5. PRAKTIKA
IKTekin lotuta doazen arazoak aztertu ondoren, irakasleak talde bakoitzari arazo bat luzatu digu, bertan, guk, arazo horrekin nola jokautko genukeen eta lortu nahi ditugun helburuak adierazi behar genituen. Gure egoera bideo baten bidez azaldu nahi izan dugu. Bideoa zatiak grabatzen ez dugu arazo larririk izan baino denbora mugatua izanik eta bideoa oraindik osatzeke zegoela kontuan hartuta zailtasun txiki batzuk eduki ditugu, baina momentuoro arazoari irtenbide bat ematen saiatu gara eta azkenik aurrera atera ahal izan dugu gure bideoa, eta oso gustora geratu gara taldean egindako lanarekin. Beraz, bideoa ikusi aurretik, gure egoera azalduko dut hitz gutxi batzuekin...
Egoeraren azalpena: Laurak LH6. mailako ikasleak lan bat plagiatu du. Bere gurasoek internetetik ideia besterik ez dituela hartu diote.
Arazoa definitu: Cybercheating kasu baten aurrean gaude, lan baten plagioa baita arazoaren muina.
Helburuak ikasle eta gurasoekin: Gurasoei jakinaraztea internetetik ideiak hartzea ez dela ideia txarra, guztiz kontrakoa, baina ideia horiek dauden moduan lan batean txertatzea ez dela zilegi. Ikasleak lana errepikatu beharko du, ideia horiez baliatuz, bere diskurtso propioa sortuz. Bide batez, gainontzeko ikasleei ere azalduko zaie plagio kontzeptuaren esanahia modu praktiko batean.
Zer proposatzen duzue? Batetik, gurasoei ikaslearen lana eta plagiatu duena erakustea, plagio hori frogatzeko asmoz, ideiak hartu baino ideiak kopiatu dituela erakusteko. Bestetik, ikasleekin gai hau lantzea posible litzateke, eredu oker hau erakutsiz eta aldi berean, ideiak diskurtso propio nola bilakatu daitezkeen adieraziz eredu desberdinak erabiliz.
Hor bideoa:
Comentarios
Publicar un comentario