3. PRAKTIKA

     Aurkezpen guztiak entzun ostea, hausnarketa global bat egingo dut konpententzia digitalen inguruan. 

     Konpententzia digitalaz hitz egiten dugunean zenbait esparru hartu behar ditugu kontuan hain zuzne; trebetasun teknologikoa alde batetik, ikaskuntza-jakintza bestetik eta bukatzeko herritartasun digitala. Hau guztia kontuan harturik eta berau modu konpetentean erabiliz gero, esan daiteke pertsona batek modu batez konpetentzia digitala izango duela.

     Zer esan nahi dugu honekin? Tira, gailu desberdinekin aritzen garenean informazioa antolatzen, bilatzen aplikatzem, ezagutza bezala barneratzeko gai izan behara gara, eta baita besteekin IKTen bidez komunikatzen jakin behar dugu. Hau guztia ez da ulertuko pentsamendu kritiko bat ez badago, beraz kritikoak izan behar gara bai geure burua eta teknologia munduarekin. Ez dugu ahaztu behar gure segurtasuna eta pribatutasuna mantzentzen garrantzitsua baita, gure jabetza pribatua azalerazten ari baikara.

     Hau esanda, garrantzitsua izango da baita ere norberak bere ikasteko eremu edo inguruneari eskaintzen dion arreta ( PLE ). Azken finean, informazioa bilatzeko eta hura aztertzeko teknologia mundua murgiltzen garenean PLE-arekin lotura estua dagoela esango nuke. Badakigu azkenaldian geroz eta gehiago zabaltzen ari direla IKT-ak beraz, gure ingurunean ikasteko modua izan daiteke teknnologiekin harremanetan jartzea eta bertatik beharrezko informazioa hartu eta kudeatzea. 

     Nire konpetentzia digitala erdiko maila batean kokatuko nuke, txiki txikitatik egon izan naiz kontaktuan IKT-ekin eta egia esan asko interesatu izan naiz berauekin. Programa berriekin aritzen naizen lehenengo aldian, helburuak lortzeko azkartasun maila txiki bat badudala esango nuke, baina beste gauza batzuekin oraindik ez dut segurtasuna hartzeko aukerarik izan, beraz garrantzitsua iruditzen zait, pribatutasuna gordetzearekin batera, teknologiekin aritzen garen lehen momentutik infromazio guztia irakurri eta modu ptsadatsuan non eta zer egiten ari garen hausnartzea...

Comentarios

Entradas populares de este blog

5. PRAKTIKA