2. GAIKO EMANGARRIA

Symbaloo programarekin nire PLE-a sortu dut, hona hemen:





    Ea ba, berde kolorez inofrmazioa lortzeko erabiltzen ditudan web orriak azaltzen dira, nahiz eta gehien erabiltzen dudana GOOGLE  izan gainontzekoak ere tarteka erabiltzen ditut eta oso baliagarriak iruditzen zaizkit edozein unetarako. 

   Gorriz agertzen diren bi programa horiek Antivirus-ak dira, eta nik ditudan ordenagiluetan behintzat bietako baten berri badut. Ez diet kasu haundirik egiten baina hala ere, beti saiatzen naiz segurtasuna mantentzen nire pribatutasunarekin, oso garrantzitsua iruditzen baizait, edozein motatako informazioa edu baititzakegu gure ordenagailuetan.

    Urdinez dagoena, arazoak ditudanean hala lan bat egiten ari naizen bitartean zalantzarik badut, GOOGLE-ra jotzen dut, eta egia esan oso baliagarria egiten zait, normalean ditudan arazo eta zalantza gehienak konpontzen laguntzen dit.

    
   Morez, informazioa partekatzeko erabiltzen ditudan aplikazioak nabarmentzen ditut. Gehien erabiltzen dudana DRIVE-a dela esango nuke, Unibertsitatean lan asko taldeka egiten ditugu eta lan horiek beste taldekideekin konpartitzeko modu bakanetako Drive-aren bitartez da, eta oso modu sinple eta baliagarria da. 

    Amaitzeko, laranjez dauden gutxi horiek lanak egiteko erabiltzen ditudan aplikazio edo orriak dira.Gehien erabiltzen dudana Gmaila da, hortik komunikatzen gara askotan bai irakasle zein ikasleekin, baina Whatsapp-a ere baliagarri egiten zaigu gure gelakide zein lagunekin informazioa partekatzeko eta lanetako informazioa  helarazteko orduan. 


Comentarios

Entradas populares de este blog

5. PRAKTIKA