ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
BETEBEHARRAK
ESKUBIDEAK
- Egin beharreko lanak zatitzen badira, zehaztutako eperako egitea, bestela, pertsonarekin hitz egingo da azalpen batzuk eskatzeko.
- Lana zatitua badago, gainontzeko taldekideen lanak irakurri eta hobekuntzak proposatzeak, interes minimo bat izanez.
- Gelaz kanpo lan egiteko gelditzen bagara, ordurako azaltzea, bestela, etxerako lan gehiago izango du pertsona horrek.
- Norbait lanez lepo badago, ahal duzun neurrian laguntza eskaintzea.
- Bakoitzak besteen iritziak entzun eta hobekuntzak proposatzea besteenak onartuz edo behintzat modu egokian eztabaidatuz.
- Lanari eskainitako denbora aprobetxatu eta modu egokian antolatzea, hau bete ezean etxean ordu gehiago sartu beharko baititugu.
- Taldekideen artean komunikazioa zaintzea, komunikaziorik ez badago taldea pikutara joan baitaiteke.
- Lana egin aurretik eta lana elkartu behar den egunetan derrigorrez gelditzea lana osotasunean aztertzeko nahiz eta egun gehiagotan gelditu behar izan.
- Taldekideren baten jarrera ez bada aproposa eta behin eta berriro errepikatzen bada nahiz eta lehenagotik abisatua egon, ez da bere izena jarriko taldeko lanean.
- Pertsona batek lana egiterako garaian arrazoi logiko batengatik ezin badu hura bete (gaixo egotea, lana, arazo pertsonalak…) lagundu egingo zaio lan hori egiten gainontzeko taldekideen artean banatu behar bada ere.
- Bakoitzak bere iritzia modu askean ematea.
- Norberak bere egoera pertsonala adieraztea, taldearengan eragina duen heinean. (Egun gogorra izan badu aldez aurretik taldekideei ohartaraztea).
- Norbait taldean ez baldin bada gustura sentitzen, beste talde batera joateko aukera.
Comentarios
Publicar un comentario