2. Emangarria


       Egia esan, hasiera batean irakasleak lana aurkeztu zigunean galduta sentitu ginen, eta ez zitzaigun argi geratu egin beharreko lana. Irakasleak arreta jarri zuen guregan eta berak ezarritako baliabideekin askoz ere errazagoa izan da lan hau burutzea, beraz ildo horretatik abiatuta, lana osotasunean egin dugu. Gaia erabakitzea ez zitzaigun kostatu, argi eta garbi ikusi genuen Afrikaren inguruan hitz egin nahi genuela. 

   Lan hau egiterako orduan, ikasi dudan gauzetako bat da, zer nolako gauzak hartu behar diren kontuan ikasle batzuen aurrean azlatzerako orduan, eta beraien intereserako izateko ahalik eta modu hoberenean aurkeztu behar zaiela, beraiek eroso senti daitezen. Baina egia esan, momentu oro taldean aritu garenez errazagoa izan da lan egitea, eta deno artean lana burutzeko tresnak ondo erabili ditugu. Hortaz aparte, beste programa batzuk ezagutzeko aukera izan dugu, nik behintzat ez dut inoiz web orri bat sortu, eta ideia ona iruditu zait, beste gauza bat gehiago ezagutu dugulako, beraz oso baliagarria eta interesgarria iruditu zait.

   Nik pertsonalki uste dut, erabilitako baliabideak hobeto kudeatu genitzakela, baina hala ere oso gustora nago egindako lanarekin. Taldekideen feedback-ak jaso ondoren eta taldekideekin irakurri ondoren denok ados geunden, GENIALLY programa hobetu genezakeela, baina orokorrean oso gustora egindako guztiarekin.

Hona hemen GENIALLY-a --> 

https://view.genial.ly/5bf26cbfe1dc055e8562e597/gizarte-lh-6












Gure web orria ere txertatuko dizuet --> 

https://aetxeberriad.wixsite.com/uama








Comentarios

Entradas populares de este blog

5. PRAKTIKA