7. PRAKTIKA

    Gaurkoan, berriz ere talde lanean aritu gara, talde bakoitzari kasu bana banatu digute, eta kasu hori lantzeko IKT-ak erabiliz praktika on bat osatzeko dekalogo bat osatzea izan da gure lana.Bertan, zenbait irizpide azaldu nahi izan ditugu, hain zuzen irakasleen papera eta ikasleetan izango duen eragina kontuan izanik. IKT-ek sekulako eragina izan dute gure gizartean eta hori haurrek modu konpetentean eta sortzen zaizkien arazoak konpontzeko baliagarria izan daiteke.



5. Kasua→ praktika on bat gizarte zientzietan LH6


  1. Kontuan izan IKT-ek berez ez dutela irakaskuntza zein ikaskuntza prozesua hobetzen. Horietaz baliatu behar dugu, baina prozesu horretan IKT-ak  sartzeak ez du ziurtatzen hobekuntzarik. Esaterako, zenbait kasutan IKT-en erabilera ez da beharrezkoa izango, nahiz eta sarritan erabilera hori fortzatu edo indarrean sartuko den. Hobe da benetan interesgarriak diren jardueretan zentratzea IKT-en erabilera, eta ez egiten diren ariketa guztietan.


  1. Irakasle batek ikasgaia prestatzean eta IKT-ak prozesu horretan txertatzean, beti buruan izan beharko du zer ikasiko duten ikasleek eta zein neurritan diren baliagarriak IKT-ak kasu horretan.


  1. Haurrak esperientziak bizi behar ditu, horretarako, IKT-ak bidelagun izango ditu, beti ere, horiek erabiliaz ikasiz eta gauzak eginez, esperientzia hartuz. Esaterako, aurretik duten ezagutza mapa kontzeptualen, edo ardatz kronologikoen bitartez plasmatzen eta irudikatzen ikas dezkete


  1. Arlo hau proiektu bidez lantzea interesgarria iruditzen zaigu, eta IKT-en erabilerak proiektu horiek aberastuko ditu. Batetik, informazioa bilatu eta kontrastatu beharko dutelako. Bestetik, proiektu horiek amaitu ostean taldean aurkezpenak egin beharko dituztelako. Azkenik, gizarte zientziez ari garenez, mediara jotzeko tresna baliagarriak izango dira momentuan gertatu diren berrien inguruan irakurtzeko edo gaurkotasuna duten gaiez informatzeko.


  1. Pedagogia arloaren, teknologia arloaren eta edukien arteko nahasketak, ondorio berritzaile, eraginkor eta esanguratsuak ekarriko ditu hezkuntzaren arloan.


  1. Kontuan izan behar dugu, IKT-ak tresna soilak direla, gure benetako helburua gizarte zientzien inguruan ikastea izango da, eta ez IKT-etan zentratzea. IKT-ak gizarte zientzien inguruko informazioa arakatu, planifikatu zein antolatzeko baliabideak izango dira besteak beste, baina beti gogoan izanez gure helburu nagusia zein den.


  1. IKT-ak bakarkako lanetarako erabilgarriak diren arren, taldeko lanetan ere oso baliotsuak izango dira, komunikatzeko garaian bereziki. Informazioa bilatu behar baldin badute iturri gisa erabiliko dituzte IKT-ak, eta ondoren lana konpartitzeko eta etxetik ere ikusi ahal izateko. (Drive, Gmail…)


  1. Bide batez, IKTen zeharkako erabilerarekin, haurrak inguruarekiko kritikoak izaten eta euren burua eta ingurunea babesten ikasiko dute. Nolabait beraien identitatea babestu beharko dute kalterik jasan ez dezaten eta babes hau gizartean islatzea helburu litzateke. Gizartean segurtasun falta honek dakartzan arazoez jabetzea ere ezinbestekoa izango da, pribatutasun horri haurrek euren kabuz duen garrantzia ematea.


  1. Gaur egun indarrean dauden gaiak lantzea eta horietaz kontzientziatuta hitz egitea garrantzitsua izango da arlo honetan, “kutsadura” adibidez. Informazio hori eskuratzeko IKT-ak oso lagungarri izango dira ondoren bete beharko dituzten jarduerak aurrera ateratzeko.


  1. Interesgarria izango da, etxerako bidalitako lanek IKT-ekin erlazioa izatea. Horretarako haurrentzat ezezagunak diren aplikazio edo tresna desberdinak aurkeztuko zaizkie gelan landutakoa edo etxean landu beharko dutena horietan islatzeko (prezi, goggle…).

Comentarios

Entradas populares de este blog

5. PRAKTIKA