Entradas

Aurkezpena

5. PRAKTIKA

    IKTekin lotuta doazen arazoak aztertu ondoren, irakasleak talde bakoitzari arazo bat luzatu digu, bertan, guk, arazo horrekin nola jokautko genukeen eta lortu nahi ditugun helburuak adierazi behar genituen. Gure egoera bideo baten bidez azaldu nahi izan dugu. Bideoa zatiak grabatzen ez dugu arazo larririk izan baino denbora mugatua izanik eta bideoa oraindik osatzeke zegoela kontuan hartuta zailtasun txiki batzuk eduki ditugu, baina momentuoro arazoari irtenbide bat ematen saiatu gara eta azkenik aurrera atera ahal izan dugu gure bideoa, eta oso gustora geratu gara taldean egindako lanarekin. Beraz, bideoa ikusi aurretik, gure egoera azalduko dut hitz gutxi batzuekin... Egoeraren azalpena: Laurak LH6. mailako ikasleak lan bat plagiatu du. Bere gurasoek internetetik ideia besterik ez dituela hartu diote . Arazoa definitu: Cybercheating kasu baten aurrean gaude, lan baten plagioa baita arazoaren muina. Helburuak ikasle eta gurasoekin: Gurasoei jakinaraztea inter...

2. Emangarria

Imagen
        Egia esan, hasiera batean irakasleak lana aurkeztu zigunean galduta sentitu ginen, eta ez zitzaigun argi geratu egin beharreko lana. Irakasleak arreta jarri zuen guregan eta berak ezarritako baliabideekin askoz ere errazagoa izan da lan hau burutzea, beraz ildo horretatik abiatuta, lana osotasunean egin dugu. Gaia erabakitzea ez zitzaigun kostatu, argi eta garbi ikusi genuen Afrikaren inguruan hitz egin nahi genuela.     Lan hau egiterako orduan, ikasi dudan gauzetako bat da, zer nolako gauzak hartu behar diren kontuan ikasle batzuen aurrean azlatzerako orduan, eta beraien intereserako izateko ahalik eta modu hoberenean aurkeztu behar zaiela, beraiek eroso senti daitezen. Baina egia esan, momentu oro taldean aritu garenez errazagoa izan da lan egitea, eta deno artean lana burutzeko tresnak ondo erabili ditugu. Hortaz aparte, beste programa batzuk ezagutzeko aukera izan dugu, nik behintzat ez dut inoiz web orri bat sortu, eta ideia ona irudit...

7. PRAKTIKA

    Gaurkoan, berriz ere talde lanean aritu gara, talde bakoitzari kasu bana banatu digute, eta kasu hori lantzeko IKT-ak erabiliz praktika on bat osatzeko dekalogo bat osatzea izan da gure lana.Bertan, zenbait irizpide azaldu nahi izan ditugu, hain zuzen irakasleen papera eta ikasleetan izango duen eragina kontuan izanik. IKT-ek sekulako eragina izan dute gure gizartean eta hori haurrek modu konpetentean eta sortzen zaizkien arazoak konpontzeko baliagarria izan daiteke. 5. Kasua→ praktika on bat gizarte zientzietan LH6 Kontuan izan IKT-ek berez ez dutela irakaskuntza zein ikaskuntza prozesua hobetzen. Horietaz baliatu behar dugu, baina prozesu horretan IKT-ak  sartzeak ez du ziurtatzen hobekuntzarik. Esaterako, zenbait kasutan IKT-en erabilera ez da beharrezkoa izango, nahiz eta sarritan erabilera hori fortzatu edo indarrean sartuko den. Hobe da benetan interesgarriak diren jardueretan zentratzea IKT-en erabilera, eta ez egiten diren ariketa guztietan. ...

6. PRAKTIKA

Imagen
   Infografia honetan, SAMR eredua eta Bloomen taxonomia harremanetan jarri ditugu. SAMR ereduan bereizten diren lau atalak (ordezkapena, handipena, modifikazioa eta berdefinizioa) idatziz adierazi ditugun arren, Bloomen taxonomian ageritako hitzak (gogoratzea, ulertzea, aplikatzea, analizatzea, ebaluatzea eta sortzea) irudi bidez adieraztea aproposa iruditu zaigu. Bien behetik goranzko norantza errespetatuz, gure infografia sortu dugu. Ordezkapena gogoratzea eta ulertzen hastearekin lotu ditugu, handipena ulertzen eta apilkatzen hastearekin, modifikazioa analizatu eta norbera ebaluatzen hastearekin eta azkenik, berdefinizioa  guztiz ebaluatu eta sortzearekin.

5. PRAKTIKA

    IKTekin lotuta doazen arazoak aztertu ondoren, irakasleak talde bakoitzari arazo bat luzatu digu, bertan, guk, arazo horrekin nola jokautko genukeen eta lortu nahi ditugun helburuak adierazi behar genituen. Gure egoera bideo baten bidez azaldu nahi izan dugu. Bideoa zatiak grabatzen ez dugu arazo larririk izan baino denbora mugatua izanik eta bideoa oraindik osatzeke zegoela kontuan hartuta zailtasun txiki batzuk eduki ditugu, baina momentuoro arazoari irtenbide bat ematen saiatu gara eta azkenik aurrera atera ahal izan dugu gure bideoa, eta oso gustora geratu gara taldean egindako lanarekin. Beraz, bideoa ikusi aurretik, gure egoera azalduko dut hitz gutxi batzuekin... Egoeraren azalpena: Laurak LH6. mailako ikasleak lan bat plagiatu du. Bere gurasoek internetetik ideia besterik ez dituela hartu diote . Arazoa definitu: Cybercheating kasu baten aurrean gaude, lan baten plagioa baita arazoaren muina. Helburuak ikasle eta gurasoekin: Gurasoei jakinaraztea intern...

4. PRAKTIKA

GLOSSARY Sexting: Eduki sexualak boluntarioki mezu bidez zabaltzea, gaur egun, batez ere whatsapp bidez egin ohi da. Cyberbullying: Pertsona baten aurkako ahozko zein idatzizko jazarpen-mehatxu errepikakorra, mugikor zein ordenagailu bidez aurrera eramaten dena. Hacking: Bigarren pertsona baten segurtasun sistema urratuz, bere ordenagailu zein mugikorreko artxibo eta datuetara iristea, hauek bereganatuz eta manipulatuz. Phishing: Bigarren pertsona baten datu pertsonalak erabiltzea, kontu faltsuak sortzeko haren izenean. Zenbait kasutan, datu horiek erosketak egiteko erabiliko dira, hortaz, haren dirua erabiliko da ordaintzeko. Gainera, biktimei, beraien kontura sartzea eragotziko diete. Grooming: Heldu batek, adingabeko batengan egiten duen jazarpena, hau emozionalki kontrolatzeko. Honen helburua, adingabekoarengan eraso sexual bat emateko ingurua prestatzea izango da. PEGI: Bideojokoaren edukiaren arabera, zein adinetara egokituko den zehaztuko du sistema europear h...

2. GAIKO EMANGARRIA

Imagen
Symbaloo programarekin nire PLE-a sortu dut, hona hemen:     Ea ba, berde kolorez inofrmazioa lortzeko erabiltzen ditudan web orriak azaltzen dira, nahiz eta gehien erabiltzen dudana GOOGLE  izan gainontzekoak ere tarteka erabiltzen ditut eta oso baliagarriak iruditzen zaizkit edozein unetarako.     Gorriz agertzen diren bi programa horiek Antivirus-ak dira, eta nik ditudan ordenagiluetan behintzat bietako baten berri badut. Ez diet kasu haundirik egiten baina hala ere, beti saiatzen naiz segurtasuna mantentzen nire pribatutasunarekin, oso garrantzitsua iruditzen baizait, edozein motatako informazioa edu baititzakegu gure ordenagailuetan.     Urdinez dagoena, arazoak ditudanean hala lan bat egiten ari naizen bitartean zalantzarik badut, GOOGLE-ra jotzen dut, eta egia esan oso baliagarria egiten zait, normalean ditudan arazo eta zalantza gehienak konpontzen laguntzen dit.         Morez, informazioa parte...